Izan ere, Plaza Zaharraren azpitik erreka bat pasatzen da eta, litekeena da, azken orduotako euriteen ondorioz agertu izana zuloa. Alabaina, bizilagunek adierazi dutenez, eguerdiaz geroztik urik gabe zeuden lau atarietan eta etxe horiek hornitzen duen ur-depositua hustuta omen dago. Hortaz, horren zergatia argitu artean, ez dute baztertzen hodiren bat lehertu eta ur-ihesak eragin izana agertu den zuloa.
Suhiltzaileak, foruzainak eta udal teknikari eta ordezkariak ari dira etxe horien egoera eta gertaeraren nondik-norakoak aztertzen.