«Hilketa saiakera» delituaren zantzuak ikusi dituelako, epaileak behin-behineko espetxealdia agindu du bi atxilotuendako

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 28a, 15:00

Emakumearen aurkako indarkeriaren epaileak «hilketa saiakera» delituaren zantzuak ikusi ditu eta, gaur bertan, bi atxilotuendako behin-behineko espetxealdia agindu du, komunikatua eta fidantzarik gabea.

Epaileak ebazpen judizialean azaldu duenez, ilbeltzaren 23an bi inputatuak gertakarien tokian zeuden biktimaren ibilgailuari eskopeta batekin tiro egin ziotenean. Tiroak autoaren aitzineko aldean jo zuen, gidariaren aldeko leihatilan. Horiek horrela, magistratuak hilketa saiakera egotzi die bi atxilotuei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun