Duela egun batzuk gertatu zen, emakumea bere autoan lanera zihoanean. Dirudienez, Sunbilla parean zarata handia sumatu zuen baina ez zuen tiro batekin lotu, eta aitzinera segitu zuen.
Ondotik, lanera ailegatu eta gertatutakoaz hitz egin zuenean, lankide batzuek erran zioten ibilgailuak gidariaren aldeko leiho bazterrean zuen zuloa tiro batena izan zitekeela. Igandean, emakumea Foruzaingoaren komisariara joan zen salaketa jartzera.
Foruzaingoak egindako ikerketaren ondorioz, biktimaren senarra eskopeta baten titularra dela egiaztatu zuten, eta horregatik jarri zituzten susmoak haren gainean. «Bikotea banatzeko izapideetan dagoela» gaineratu dute.

Foruzaingoaren Laguntza Brigadako agenteek beren gain hartu dute gertaeraren ikerketa eta gaur asteazkena eramanen dute atxilotua epailearengana, bere emazteak jasandako erasoaren egile gisa.