Lehen ikerketen ondotik, Foruzaingoaren Laguntza Brigadako agenteek eta Pertsonen aurkako Delituen Brigadako kideek Elizondoko komisariara deitu zuten susmagarria, eta atxilotu egin zuten. Gaur, atzo atxilotutako gizasemearekin harreman pertsonala duen emakume bat atxilotu dute, ustez gertaeran parte hartu duelakoan konplize edo laguntzaile gisa.