Artxiboko irudiak

1964an Criterium Vasco-Navarro ziklo-kros lasterketa jokatu zen Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 22a, 10:00

Bere garaian Espainiako telebistak (TVE) emititua  eta gaur egun Filmoteca Españolaren funtsetan dagoen bideo zatia duzue hemen. Bi kilometroko ibilbide laburra izan omen zuen Beran jokatu zen proba honek eta txirrindulariek 10 itzuli egin behar izan zuten. Hurrengo urtean jokatu zen Espainiako XXIX. ziklo-kros txapelketako ibilbidean bezalaxe, honetan ere txirrindulariak Zelaia etxe barrenetik pasatzen ageri dira.

1965ean Espainiako XXIX. ziklo-kros txapelketa jokatu zen Beran

Espainiako XXIX. Ziklo-kros txapelketa jokatu zen Beran 1965eko otsailaren 7an, eguerdiko 12etan. Osotara hogeita bi kilometro eta erdiko zirkuitua zortzi buelta eman behar izan zieten: Altzateko Plazan hasi eta Zelaia barrenetik pasatuz Itzea, Apeztegia, Guardia Zibilen kuartela, Larhungo erreka, Kaxerna gaina, Agerra, errepidetik Euskalduna aldera, Kaxernara, Eztegara, Mukixuko zubia eta Altzateko Plazara (8 aldiz).

Ikusi hemen garai hartan argitaratu zuten liburuxka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun