1947an lehenbiziko ziklo-kros lasterketa Beran

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 22a, 10:00

105 txirrindularik parte hartu zuten 1947an Beran jokatu zen lehen ziklo-kros txapelketan, horien artean hainbat beratar: Matías Irazoki, Alejandro Salazar Txiliki, José Rozas, Gregorio Lanz, Montes, Juanito Lekuona… Lasterketa horretan ateratako argazki ederrak ikusiko dituzue hemen segidan, Rosa Mari eta Jose Antonio Errandoneak utziak.

 

 

Epaileak eta denborak hartzen ibili zirenak. Zutik: Javier Iturria, Antonio Legia, Ricardo Benito, Merino Txatarrita, J. Telletxea, Juanito Peña, Patxi Barandiaran, Juanito Oroz, Felix Errandonea, ?, Guillermo Tolosa. Behean totorika: Josemari Gaintza eta Doroteo Legia.

Beratarren taldea: Matías Irazoki, Gregorio Lanz, Angel Matxiarena, Santiago Vidaur , Migueltxo Martínez, Juanito Lekuona.

1947ko lasterketa honetan lehenbiziko beratarra Gregorio Lanz izan zen, 33. postuan sailkatu zen.

Sarien banaketa.

Sari banaketa (bildots bat). Argazkian Carmen Peña, Gerardo Olaetxea, Félix Errandonea, Juanito Oroz eta Manolo Ferreiro.

Parte-hartzaileen taldea, ziklo-kroseko 1. lasterketa honetako sarien zain. Bertzeak bertze hor ageri dira Matías Irazoki, Juanito Cuartero, Eustaquia Peña, José Mª Prieto, Angel Matxiarena eta Maddi Alzuguren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun