Udalak kontatu duenez, «atzo Nafarroako Gobernuko larrialdietako eta babes zibileko teknikariak izan ziren. Gaur Nafarroako Gobernuko geologoak pasatu dira. Bihar goizean zundaketa batzuk eginen dituzte». Horrez gain, gaur arratsaldean «bi peritu» joanen direla azaldu du: «etxeen komunitateko aseguruarena bata, eta Nafarroako Gobernukoa bertzea». Gaineratu duenez, «gaur eta bihar artean hasiko dituzte lanak».
Helburu nagusia «eraikinaren egoera eta segurtasuna aztertzea» dela nabarmendu du udalak. «Teknikariek lanak agudo egitea espero dugu, bizilagunak ahalik eta agudoen etxeetara bueltatzeko. Bizilagunen batek etxebizitzaz aldatzeko edo bertze edozertarako laguntza behar badu, udalarekin harremanetan jar daiteke. Etxeetara joan eta gauzak hartzeko aukera badago, baina «gehienez bi lagun sartu ahal dira aldi berean». Ez da txandarik hartu beharrik, baina auzoan zaintza lanetan dauden agenteei jakinarazi behar zaie.
Honez gain, «udal langileak ur horniduraren moldaketa lanetan» ari direla jakinarazi dute eta gas hornidura atzotik moztua dela «segurtasunagatik».
Bukatzeko, udalak animo mezua bidali izan nahi die kaltetuei, eta «eskerrak ere etxea utzi behar izan dutenei babesa emateko beraien etxea eskaini duen jendeari». Hurrengo orduetan informazioa ematen segituko dute.