N-121-A

Bera eta Lesakako alkateek hainbat proposamen egin dizkiote kontseilariari errepideko proiektu berrian dauden lotuneak hobetzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 30a, 15:00

Ziriza kontseilaria Berako eta Lesakako alkateekin egin duen bilera telematikoan
Bernardo Ziriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak eta Ladis Satrustegi eta Aitor Elexpuru Lesakako eta Berako alkateek hainbat bilera egin dituzte azken hilabeteotan N-121-A errepidean hainbat hobekuntza sartzeko, Sunbillatik Endarlatsara doan zatian. Prentsa oharrean zehazten denez, gaurkoan «Pedro López Herri Lan eta Azpiegituren zuzendari nagusiak ere parte hartu du bileran, eta Juan Carlos Unanua Igantziko alkateari ere eman diote hitz egin dutenaren berri».

 

Bera, Lesaka eta Igantziko udalek Nafarroako Gobernuarekin dauzkaten elkarrizketa hauek, N-121-A errepidearen Sunbilla eta Erdarlatsa arteko zatiaren proiektuari aurkeztutako alegazioen prozesuan sartzen dira.

 

Aldaketak Berako eta Lesakako sarbideetan

Bertze puntu batzuen artean, Lesakan sartzeko lotura berri bat egitea eta Beratik Iruñerako irteeran soluzio berri bat ematea aztertzen ari dira, oraingo irteerarekin dauden arazoak eta sortzen diren arriskuak moldatzeko. Gainera, lehentasun handiena emanen diote hirugarren aurreratze-erreia duten eremu erabilgarriak handitzeari eta, aldi berean, bi noranzkoak banatzeko 2 metroko erdibitzailea duten eremuak handitzeari ere.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun