Ortegaren hitzetan, «atzo, igandean, zortzi-bederatzi etorkin arratsalde osoan Guardia Zibilaren Berako kuartelean atxiki zituzten, izapideak egiten. Irungo Harrera Sareko eskualdeko bi kide laguntzera joan ziren eta horri esker burokrazia lana agudoago egin zuten». Handik Irunera bideratu zituzten: «Batzuk Gurutze Gorriaren aterpetxean pasatu zuten gaua, baina bat kanpoan utzi zuten, hor egoteko eskubiderik ez zuela erranez». Ortegaren arabera, «ez da hori pasatzen den lehenbiziko aldia». Aitzitik, «hemendik pasatutako etorkinak Beran guardia zibilak atxiki dituen lehenbiziko aldia da».