Azken asteotan Beran izaten ari diren txikizio eta bandalismo kasuei konponbide irekia bilatzeko bilera irekia eginen dute bihar, uztailaren 13an, Beralandetan. 19:00etan bilduko dira. Herritar guztiei parte hartzeko deia zabaldu diete, «ea denon artean soluzioak bilatzeko gai garen, eta jokabide hauek gelditzerik ditugun».
Hainbat herritarrek eta tartean dendari eta ostalariek udalari beraien kezka helarazi diote egon diren txikizioengatik: zabor kontainerrak, kultur ekitaldietako aulkiak eta trafiko seinaleak errekan agertu dira eta Eztegara frontoia modu desegokian erabili izan da lorategi publikoetan landare eta lore lapurketak, lorontziak non-nahi puskatuak, haur parkeetan nahita piztutako sute txikiak, autobus markesinan kristalak puskatuak, altzari publikoak txikituak, foruen plazako behin behineko semaforoei bateria lapurketa…