Nafarroako Gobernuak prentsa-oharrean jakitera eman duenez, «gutxi gorabeherako kalkuluen arabera, suak 1.600 hektarea inguru erre ditu». Sua aktibo dago oraindik Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan, Lesakako mugan. Leku hori arras zaila da, eta ibilgailuek ezin dute bertara sartu. Gipuzkoako eta Nafarroako suhiltzaileak ari dira lanean.
Sutea behin itzalita, mendizainek kalteak aztertuko dituzte orain. Hasiera batean, handiak dirudite. Bertzeak bertze, pinudiak eta hostozabal landaketak edo plantazioak, ezpeldegiak, bordak eta mendiko azpiegiturak izan dira kaltetuak.