Etzi, urtarrilaren 31n, Covid-19aren probak eginen dizkiete 15 eta 29 urte bitartekoei eta 60 urtetik goitiko beratarrei eta Alkaiaga eta Zalain Zokoko biztanleei. Berako Udalak gaur goizean baheketan laguntzeko, jendeari harrera egiteko eta informazioa banatzeko, boluntarioak eskatu ditu. Lau txandak (borzna lagunekoak) osatuta, zerrenda osatua dutela jakinarazi berri du udalak: «mila esker Berako herriari».