Koronabirusa

Igandeko baheketarako boluntarioak behar dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 29a, 12:53

Igande honetan, urtarrilaren 31n, Covid-19aren probak eginen dituzte Beran. 15 eta 29 urte bitarteko herriko gazteei eta 60 urtetik goitiko helduei egina diete deia, baita adin tarte horietako Alkaiaga eta Zalain Zokoko biztanleei ere. Baina egun horretan laguntzeko boluntarioak beharko dituztela adierazi du Berako Udalak ohar bidez, «jendeari harrera egiteko, informazioa banatzeko...».

Lau txanda eginen dituzte, eta bakoitzean bortz lagun behar dituztela adierazi dute. Lehenbiziko txanda 09:30etik 11:30era izanen da eta bigarrena 11:30etik 14:00etara. Arratsaldean segituko dute, 15:30etik 17:30era eta 17:30etik 19:00etara.

Laguntzeko interesa dutenek bi bide izanen dituzte. Alde batetik, gaur, ortziralea, udaletxera deitu beharko dute, 15:00 baino lehen, eta bertzela, larunbat ilunabarrera arte alkatetza@bera.eus helbidera mezu bat bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun