Batzarrean, Lesakako Udalak UEMAko kide izateko eskaera onartzea espero da. Hain zuzen, urriaren 29an egindako batzarrean onartu zuen udalak berriz ere Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izateko erabakia.
Horrela, Lesaka UEMAko kide den 88. herria bihurtuko litzateke. Guztien artean, ia 250.000 biztanle inguruko lurgune euskalduna osatzen dute. Batzarkideek aztergai izanen dituzten bertze kontuen artean, berriz, 2020ko balantzea eta 2021erako egitasmo nagusiak onartzea daude, bertzeak bertze.
Batzar Nagusia bukatu ondotik, 11:45ean, hedabideentzat adierazpenak eginen dituzte Lesakako Harriondoa Kultur Etxearen atarian Iraitz Lazkano, UEMAko lehendakariak eta Ladis Satrustegi, Lesakako alkateak.