Artxiboko irudiak

Duela 13 urte Pantaleon Errandonearekin solasean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 11:30

Haurtzaroko bizipenak, Frantzian eta Iratin mendi mutil ibili zeneko oroitzapenak, neska-mutikoei herri kirolak erakusten ibili zen garaia... Pantaleon Errandoneak horiek guztiak hizpide izan zituen 2007an TTIPI-TTAPA TELEBISTAko Kontu Kontari saioan egindako elkarrizketan.

Putzubeltza baserrian jaio zen Pantaleon Errandonea, sei senidetan zaharrena. Ttiki-ttikitatik hasi zen lanean eta 13 urterekin Igantziko Irisarri baserrira morroi joan zen. Gerora mendi mutil ibili zen Frantzian eta Iratin. Aizkora eta arpana betidanik izan zituen gustuko eta hainbat plazetan erakutsi zuen bere abilidadea. Herriko neska-mutikoei ere herri kirolak erakusten urte andana eman zituen. Atzo zendu zen, 83 urterekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun