Lesakako parke eolikoa

Herriz herriko bilera informatiboekin hasi da Endara Bizirik Plataforma

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 2a, 12:00

Aitzineko bi asteetan, Nordes Spain Energy enpresak Auzoberri auzoan egin nahi duen parke eoliko proiektuaren inguruan informazioa ematen ibili zen Endara Bizirik plataforma Lesakako auzoetan eta herrigunean. Orain, inguruko herrietan ere informazioa zabaltzen hasia da. Uztailaren 1ean, Etxalarko plazan izan ziren informazioa ematen eta sinadurak biltzen, argazkietan ageri den bezala. Uztailaren 2an, ortzegunean Oiartzunen (19:00), uztailaren 3an, ortziralean, Beran (19:00) eta uztailaren 4an, larunbatean, Igantzin (18:00) eta Arantzan (20:00) izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun