Lesakako parke eolikoa

Lesakako zentral eolikoa egiteko aurreproiektuaren kontra sinadurak biltzen hasia da Endara Bizirik

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 1a, 13:00

Auzoetatik herrira eta herritik ingurura zabaltzen ari da Endara Bizirik taldea. Herritarrek proiektuaren berri izan zezaten bilerak egin dituzte eta aste honetan Oiartzunen, Etxalarren, Beran, Arantzan eta Igantzin dute hitzordua. Horrekin batera, taldea babesteko deia egin dute, sinadurak biltzeko eskatuz.

Sinatzeko orriak Lesakako denda eta ostatuetan, Beran Arturon eta Oinatzen, Etxalarren herriko dendan eta ostatuan, Igantzin Bibiden, Arantzan Zakutenean, Pablonean, Aterpen eta dendan eta Donezteben Lilura ile-apaindegian paratu dituzte eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun