Lesakako parke eolikoa

Auzoberriko proiektuaren neurrigabetasuna margotu du Endara Bizirik plataformak Lesakako plaza inguruan

Endara Bizirik plataformak Auzoberriko parke eolikoaren proiektuaren kontra lanean segitzen du. Joan den astean bilera jendetsuak egin zituen auzoz auzo eta ortziralean herrian deitu du informazio-bilera, jubilatuen egoitzako arkupetan (19:00). Bien bitartean, proiektuaren neurrigabetasuna herritarrei azaltzeko, klariona hartu eta haize-errotek izanen lituzketen neurriak margotu zituzten Plaza Zaharra inguruan. Izan ere, proiektuan azaltzen denez, eraiki nahi dituzten hamaika haize-errotek 120 metroko altuera eta hegalen itzuli diametroa 155 metrokoa izanen lituzkete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun