Auzoberriko parke eolikoaren proiektuaz herritarrak informatzeko bilera deitu du Endara Bizirik plataformak ekainaren 26an

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 23a, 18:00

Ortziralean 19:00etan Lesakako jubilatuen egoitzako arkupetan elkartuko dira

 

Ekain hasieran eman zen ezagutzera Lesakako Auzoberri inguruan hamaika haize-errota izanen dituen parke eolikoa egiteko proiektuaren lehen urratsak ematen hasiak direla. Proiektu horren kontra berehala eratu zen Endara Bizirik! Plataforma eta plataforma honek inguruko auzoetako bizilagunekin informazio-bilerak egin zituen joan den astean Endaran, Katazpegin, Nabazen, Zalain-Zokon eta Alkaiagan, argazkietan ageri denez. Ortzirale honetan, berriz, Lesakako herriguneko bizilagunak informatzeko bilera deitu dute ekainaren 26an, ortziralean 19:00etan jubilatuen egoitzako arkupetan (Alondegian).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun