Kamioi batek istripua izan du Berako Zalain auzoan

Ttipi-Ttapa 2020ko api. 24a, 18:17

Berako Zalain auzoan, Zalainenearen leiho ondoan gelditu da bidetik atera den kamioia

Iruñeko norabidean zetorren kamioi bat Berako Zalain auzoan kontrako erreian sartu, bidetik atera, etxe bateko lorategira erori eta etxearen (Zalainenea) pare-pareraino iritsi da. Zorionez, ez da kalte larririk izan. Pasa den igandean bertze kamioi batek ere bidetik atera eta istripua izan zuen Almandoztik hurbil.

Ikusi bigarren argazkia eta kamioiaren bideoa beherago.

 

Azken egunotan, Nafarroako Gobernuak N-121-A errepidearen segurtasuna areagotzeko iragarriak zituen neurrietako bat bete berria dute inguru horretan bertan: marra bikoitza pintatzea lurrean.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun