Kamioi baten gidaria zauritu da Almandoz parean, gidatzen zuen kamioia bidetik atera eta irauli ondotik

Ttipi-Ttapa 2020ko apirilaren 19a

Kamioi baten gidaria zauritu da igande arratsaldean Almandoztik hurbil N-121-A errepideko 38. kilometroan, gidatzen zuen kamioia bidetik atera eta irauli ondotik.   Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Oronozko suhiltzaileek atera behar izan dute gidaria ibilgailutik eta anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Ospitalgunera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun