Emakume Master Cup txapelketako partidak jokatuko dituzte larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko urr. 31a, 19:00

Debutean irabazi ondotik, final zortzirenetako partida bere sorterrian jokatuko du Irantzu Etxebeste beratarrak.

Eguerdian hamasei urtez beheitikoak ariko dira eta arratsaldean, promozio mailako final zortzirenetako partidak jokatuko dituzte, tartean Berako Irantzu Etxebestek eta Zubietako Naroa Elizaldek

Amezketa, Aramaio eta Larrabetzun jokatutako jardunaldien ondotik, azaroren 2an, Berako Eztegara pilotalekuak hartuko ditu Emakume Master Cup pilota txapelketako partidak. Larunbatean 12:00etan hasita, 16 urtez beheitiko txapelketako zortzi partida jokatuko dituzte eta 16:00etatik aitzinera, promozio mailako final zortzirenetako partidak. Joan den asteburuan debuta egin zuen Irantzu Etxebeste beratarra eta Zubietako Naroa Elizalde izanen dira eskualdeko ordezkariak.

Arratsaldeko 4etatik aitzinera promozio mailako partida hauek jokatuko dituzte, lau eta erdiaren barrenean:

  • Amaia Jaka (Ihabar) - Janire Arrizabalaga (Gernika)
  • Nagore Bilbao (Laukiz) - Andrea Aldaregia (Latasa)
  • Naroa Elizalde (Zubieta) - Irati Ugalde (Galdakao)
  • Ane Urkizu (Berastegi) - Naiara Aldasoro (Ataun)
  • Maite Tolosa (Amezketa) - Gentzane Aldai (Orozko)
  • Nagore Aramendi (Azpeitia) - Irantzu Etxebeste (Bera)
  • Ane Arteaga (Lasarte) - Amaia Zarrabeitia (Kortezubi)
  • Ainhoa Ruiz de Infante (Otxandio) - Izaro Zinkune (Errezil).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun