Zalantzarik gabe, jardunaldiko partida izarra Irantzu Etxebeste beratarrak eta Naiara Aldasoro Ataungo pilotariak jokatutakoa izan zen. Bi pilotariek lehia gogorra izan zuten, pilota baimendutako lau eta erdiko mugatik haratago eraman zuten sarri, kolpe eder eta indartsuekin. Hagitz maila ona erakutsi zuten bi pilotariek. Markagailua arrunt berdinduta egon zen baina, azkenean garaipena, seguruago aritu zen beratarrak eraman zuen. Irantzu Etxebeste txapelketaren bilakaeran erakusteko anitz izan dezakeen pilotaria da. Hurrengo jardunaldian Beran ikusteko aukera izanen da azaroaren 2an, bere herritarren aitzinean, Nagore Aramendi gipuzkoarraren aurka jokatuz.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!