Emakume Master Cup txapelketa Beran, larunbatean

Xorroxin irratia 2019ko urriaren 31

Lehen aldiz eskualdean Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketarekin gozatzeko auekra izanen da larunbatean, Beran, Eztegara pilotalekuan. Guztira 32 pilotari ariko dira lau t'erdiko txapelketako kanporaketetan, 12:00etatik aitzinera 16 urtez azpikoak ariko dira eta 17:00etatik aitzinera seniorrak. 

Irantzu Etxebeste beratarrak, aurten debuta egin duenak, Azpeitiko Nagore Aramendi izanen du aurkari; Naroa Elizalde zubietarrak, Galdakaoko Irati Ugalderen aurka jokatuko du.

Iker Amarikak eman dizkigu xehetasunak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun