Igantziko San Migel bestak irailaren 27tik 30era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 06:30
Igandeko San Migel eguneko mezaren ondotik bere saioa eskainiko dute herriko dantzariek.

Ortziralean 20:00etan botako dute bestak hasteko altxaferoa

 

Joan den asteburuko lehen ospakizunen ondotik, irailaren 27an, ortzirale arratseko zortzietan botako den altxaferoarekin abiatuko dira Igantziko San Migel bestak. Aitzinetik, goitibehera txapelketa jokatuko da eta ondotik, astelehena bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Irailak 27, ortziralea

17:00etan goitibehera txapelketa. 20:00etan altxaferoa Elutxa txarangarekin. Ondotik karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin, gaiteroek alaituta. 00:00etatik 04:30era Trikidantz taldearekin dantzaldia.

Irailak 28, larunbata

10:00etan karrika buelta txistulariekin 12:00etan haurrentzako karrika buelta, eltzeburrunba eta entzierroa. Ondotik karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin. 12:00etan haur eta helduendako toka txapelketa frontoian. 18:00etan Haurren froga konbinatua. Segidan, Euskal Herriko emakumezkoen lokotx biltze txapelketa, Nafarroako arpana txapelketa mistoa eta herritarren arteko desafioa. 20:00etatik 22:00etara Burrunba elektropatxaranga. 22:00etatik 23:30era Herenegun taldearekin dantzaldia. 00:00etatik 01:00era Betizuak zezen plazan, Burrunba elektropatxarangak alaituta. 01:00etatik 05:00etara Txingudi DJ.

Irailak 29, igandea

09:30ean karrika buelta txistulariekin. 10:00etan karrika buelta ezpata-dantzari eta txistulariekin. 11:30ean meza nagusia: Igantziko abesbatzak abestuko du eta ondotik bandera arbola doinuari dagokion ikurrin agurra dantzatu eta ezpata-dantzariek eta dantzariek saioa eskainiko dute. 17:00etan dantza luzea Foru plazan. 17:30ean afizionatuen arteko pilota partidak: Oskoz eta Apezetxea, Landa eta Agirreren kontra eta Aldabe eta Canabal, Barbajero eta Iruritaren kontra.  20:00etan muxikoak Foru Plazan. 21:30ean Cazahuetes mariatxiak.

Irailak 30, astelehena

10:00etan karrika buelta txistulariekin. 11:00etatik 13:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 11:00etan haurrendako animaliak zezen plazan. 12:00etan betizuak zezen plazan Elutxa txarangak alaituta. 14:00etan haurrentzako herri-bazkaria.  14:00etan bertso-bazkaria Iker Zubeldia eta Julio Sotorekin. Bazkalondoa Elutxa txarangak alaituta. Ilunbarrean gazteen eskutik Poteo Xtreme. 15:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 19:00etatik 20:30era eta 22:00etatik 00:00etara Elutxa txaranga (Gaixoa ni).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun