Azpimarratu behar da bi azken hauen arteko berdinketa bertze daskaketa batez hautsi behar izan zuela epaimahaiak. Herriko Etxeko arkupean egin zen lehiaketa, azkeneko urtetako moduan.
Ardo dastaketara Nafarroako bortz upategi etorri ziren. Jendeak 5 euroren truke basoa hartu eta nahi adina ardo probatzeko aukera izan zuen. Eguraldiak lagunduta jende aunitz izan zen ekitaldian eta ardo dexente saldu zela ere erraten ahal da.
Bezperan, herriko dantza taldearen saioa eta pilota txapelketaren finala ere izan zituzten Igantzin.