Berako bestak abuztuaren 2tik 6ra bitarte ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko uzt. 31a, 06:30
Larunbat eguerdian danborrada izanen da, herriko etxeko plazatik Altzateko plazara.

Larunbatean Aspeko pilotarien arteko pilota partidak izanen dira ikusgai

Berako bestak abuztuaren 2an, ortzegunean hasi eta abuztuaren 6an, astelehenean, bukatuko dira. Bortz egunez, bertzeak bertze, herriko txistulariek, Incansables txarangak eta Ezpelur gaiteroek girotuko dute herria eta gisa guztietako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute herritar eta bisitariak: bertso-saioak, dantza-emanaldiak, su artifizialak, kukaña, danborrada, puzgarriak, trialsin ikuskizuna...

Egitaraua, egunez egun

Abuztuak 2, ortzeguna

12:00 2017ko San Esteban bestei hasiera emateko herriko etxetik altxaferoa botako da eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako gozokiak eskainiko dira. Ondotik, erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar-etxean joko dute. 18:00etan herri-poteoan ibiliko dira, Errekalde ostatutik hasita. 19:00etan Berako txistularien kalejiraren erritmora mugituko da herria, Illekuetatik herriko plazara. Ordu berean, Petit Fantome taldearen kontzertua izanen da Altzateko plazan. 21:00etan dantza herrikoiak izanen dira ikusgai, Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 00:00etan kontzertuak hasiko dira, Altzateko plazan: Azken trena eta Tokan 2 La Polla. Egunean zehar, Incansables Txaranga ariko da karrikaz karrika.

 

Abuztuak 3, ortziralea

09:30ean herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute. 10:30ean Udal ordezkariak, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Meza ondotik, Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil-dantzak eta Bordon-dantza dantzatuko dituzte txistularien laguntzaz. Gero Uxue Alberdi eta Ander Fuentes Itturri bertsolariek kantatuko dute. 13:00etan Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira. 17:00etan Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00etan Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du herriko etxeko plazan txistularien laguntzaz. Gero Berako Bandaren kontzertua herriko etxeko plazan. 20:00etan ETXERA! Elkartasun kalejira Mukixutik Altzateko plazara.  21:00etan Dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 00:00etan Su artifizialak Matzada futbol zelaitik Zaragozana pirotekniaren eskutik. 00:15ean Kontzertua Altzateko plazan Txamukos Taldearekin. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuak 4, larunbata

09:00etan Musika Eskolako trikitilariak eta pandejoleak Dornakun ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 10:00etan Herriko pilotarien pilota partidak Eztegara pilotalekuan: benjaminak, alebinak, infantilak eta helduak. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 10:30ean plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Ondotik, txistorra eta xingarra denen­tzat. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea. 11:15ean Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 12:30ean herri danborrada herriko etxeko plazatik Altzateko plazara. Entseguak uztailaren 26an eta 30ean 20:00etan herriko etxeko plazan. 13:00etan Kukaña Illekuetan. 14:30ean txosnaguneko bazkaria Altzateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, eskolako arkupeetan). Antolatzailea: Goldatz Berako Emakume talde feminista. Txartelak salgai Katakun eta Errekalde ostatuetan. Ondotik, poteoa Incansables Txarangarekin. 18:00etan pilotari profesionalen arteko partidak Eztegara pilotalekuan (Aspeko punta-puntako pilotariak). Sarrera: 25€ (atzeko paretan: 15€). Salgai Agara prentsan eta Zalainen. 18:00etan haurrentzako parkea Altzateko pilotalekuan: Crusoen lagunak. Argibide gehiago: www.tocdefusta.com. 19:00etan kontzertua Altzateko plazan Koban taldearekin. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al­tzateko karrikan. 00:00 Kontzertuak Altzateko plazan: LaBasu eta Atom Rhumba. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuak 5, igandea

09:00etan Irats taldeko trikitilariak eta Pandejoleak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 12:30ean erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran. 13:00etan Kukaña, Illekuetan. 14:00etan kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan (Sarrera: helduek: 20€ / haurrek: 10€). 16:30etik 18:30era puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 17:30ean kafe musikatua Altzateko plazan Olaia Intziarterekin. 18:00etan kukaña, Illekuetan. 19:00etan Dirt Jump eta trialsin erakustaldia herriko etxeko plazan. Argibide gehiago: www.funboxfactory.com. 21:00etan dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al­tzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 00:00 Kontzertuak Altzateko plazan MICE taldearekin. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Abuztuak 6, astelehena

09:00etan Bera kantari eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira. 11:00etan Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXXI. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 12:00etan erraldoiak eta buruhandiak Altzatetik herriko etxera, Ezpelur gaiteroak lagunduta. 17:00etan Ezpelur gaiteroek San Jose zahar- etxean joko dute. 18:00etan Kukaña, Illekuetan. 18:00etan haurrentzako gynkana Merkatu plazan. 19:30 Berbena Altzateko plazan Tximeleta taldearekin. 21:00etan Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al­tzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00etan Berbena Altzateko plazan Tximeleta taldearekin. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun