Kantari eta dantzan, giro onean bukatu dira Berako bestak

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 7a, 11:33

Bera Kantari taldea Garaitarretan.

Txistulari taldeak botatako txupinazoarekin hasita, bortz eguneko besta bikainak izan dituzte Beran. Aurten, Altzateko plazako musikari indar berezia eman nahi izan diote eta jendetza bildu dute emanaldiek. Baina Berako bestetako bertze bereizgarria besta auzoetara eraman nahia da. Ortziral goizean Dornakun eta Zalainen ibili ziren musikariak, larunbatean Suspelan eta Kaulen eta igande goizean, Bera Kantari taldea Garaitarretan (argazkian) eta Suspelttikin ibili zen.

 

Bestetako laburpena, beheitian duzuen loturetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun