Ortziraleko lehen partidan Ander Errandonea eta Iñigo Martinez herritarrek bikote egin behar zuten hasiea batean, baina atzelaria eskuetako minekin dabilenez, azkenean Erostarbe izan zuen lagun Errandoneak gibeleko koadroetan. 17 eta 22 irabazi zieten Retegi Bi eta Lasa IV.ari.
Jaialdiko partida nagusian, berriz, gehixeago espero zen. Irribarria eta Rezusta binakako txapelketako txapeldunek erraz irabazi zieten, 9-22, Altuna III.a eta Zabaletari.