Guillaume Levoy baionarra eta Jone Zelaieta beratarra izan dira Berako IV. Gau Krosseko irabazleak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 2a, 10:41

Jone Zelaieta beratarra, emakumezkoetan garaile suertatu zen, Nerea Amilibia eta Sarako Pantxika Goikoetxearen aitzinetik.

125 korrikalari bildu ziren abuztuaren 1ean Manttalek antolatutako lasterketan

Guillaume Levoy eta Jone Zelaieta beratarra izan dira abuztuaren 1ean, astearte arratsean jokatutako Berako IV. Gau Kroseko garaileak. Levoyk 32 minutu baino pixko bat gehiago behar izan zuen (32.26) errepide eta mendiz osaturiko 7 kilometrotako eta 300 metroko desnibel positiboa, Bera ingurutik egiten
den ibilbidea burutzeko. Iaz garaile izan zen Iñaki Mihura arraioztarra (32:44) eta Dani Iparragirre aranztarra (32:45) izan ziren hurrenez hurren podiumean, sprint gogorraren ondotik. 

 

Emakumezkoetan, lehen aldiz beratar bat, Manttaleko Jone Zelaieta izan zen garaile (39:20). Ia bi minutu eta erdiko aldea atera zion Aiako Nerea Amilibiari (41:48) eta minutu bat gehiago Pantxika Goikoetxea saratararri (42:52). Bertze beratar bat, Ane Elzaurdia, podiumetik segundu bakarrera gelditu zen (42:53). Denera 27 emakumek parte hartu zuten.

Denera 125 partaide bildu ziren lasterketan, eta giro ezin hobean joan zen gaua, bai
partaidetza aldetik eta baita ikusleen aldetik ere.

Zinaurriak koadrilak irabazi zuen korrikalari gehien aurkeztu zituen koadrillaren saria, baita lehen sailkatua taldekako sailkapenean ere, iaz bezala. Proba bukatzerakoan, eta sari banaketa ondoren, luntx bat eskaini zuten.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkie Manttale taldeak, «boluntario, erakunde, enpresa eta lagundu gaituzten jende guztiari”.

 

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

  1. Guillaume Levoy, 32:26
  2. Iñaki Mihura, 32:44
  3. Dani Iparragirre, 32:45
  4. Iñigo Lasaga, 33:13
  5. Asier Apezetxea, 33:13
  6. Pantxo San Martin, 34:03
  7. Juan Luis Irazoki, 34:15
  8. Damien San Martin, 34:22
  9. Gwendal Larque, 34:40
  10. Ibai Ordax, 34:46

 

Emakumezkoak

  1. Jone Zelaieta, 39:20
  2. Nerea Amilibia, 41:48
  3. Pantxika Goikoetxea, 42:52
  4. Ane Elzaurdia, 42:53
  5. Arantxa Salaberri, 45:08
  6. Mari Carmen Urtxegi, 45:42
  7. Montse Fernandez, 46:55
  8. Amaia Otxoa, 47:15
  9. Lorea Sarobe, 47:25
  10.  Patricia Idieder, 48:28

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun