Josu Iratzoki Berako alkateak aipatu digunez, “txistulari taldeari errekonozimendu bat egin nahi izan zaio, urte aunitz baitaramazkite bestetako ekitaldietan eta urteko ospakizunetan parte hartzen”. 60.000 euro inguruko aurrekontua izanen duten besten egitarauan aldaketa handiegirik ez dela onartu arren, “plazako musika gehixeago indartu nahi izan dela” azpimarratu du Iratzokik eta berrikuntza modura, “egin diren moldaketa lanen ondotik, Eztegara pilotalekuko gaineko grada idekiko dela jendeari”. Beraz, ortzirale arratsalderako iragarria dagoen pilotari profesionalen arteko partida dexente ikusle gehiagok ikusteko modua izanen dute.
ABUZTUAK 2, ASTEAZKENA
12:00 2017ko San Esteban besten hasiera adierazteko Herriko Etxetik altxaferoa botako da eta ezkil-jotzea izanen da. Aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira.Ondotik Erraldoiak eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Incansables Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta. 17:00 Ezpelur gaiteroek San Jose zahar etxean joko dute.18:00 Herri-poteoa Errekalde ostatutik hasita. 19:00 Berako txistularien kalejira. Illekuetatik Herriko plazara. 19:30 Kontzertua Altzateko plazan Broken Brothers Brass Band taldearekin. 21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan (fandangoa, arin-arina, larrain dantza…) Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 23:30 Kontzertua Altzateko plazan Txamukos Taldearekin. Egunean zehar, Incansables Txaranga ariko da karrikaz karrika.
ABUZTUAK 3, ORTZEGUNA
09:30 Herriko txistulariek argisoinua joko dute; Ezpelur gaiteroek herrian barna joko dute.10:30 Udal ordezkariak, txistulariak, makil dantzariak eta Berako bandera aitzinean dutela, Herriko etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Esteban Donearen ohoretan eta Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusia aditzera. Meza ondotik, Berako bandera dantzatuko da eta Gure Txokoa Dantza Taldeko kideek Berako Makil-dantzak eta Bordon-dantza dantzatuko dituzte txistularien laguntzaz.Gero Eneko Lazkoz eta Iratxe Ibarra bertsolariek kantatuko dute. 13:00 Ezpelur gaiteroak Ibardinen ibiliko dira.17:00 Incansables Txarangak San Jose zahar etxean joko du. 18:00 Gure Txokoa Dantza Taldeak Berako Aurreskua dantzatuko du Herriko Etxeko Plazan txistularien laguntzaz. Gero Berako Bandaren kontzertua herriko etxeko plazan. 21:00 Dantza herrikoiak Altzateko karrikan Ezpelur gaiteroen laguntzarekin. 00:00 Dantzaldia Altzateko plazan Saltoka Taldearekin. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
ABUZTUAK 4, ORTZIRALEA
09:00 Musika eskolako biolin taldea Dornakun ibiliko da, eta Ezpelur gaiteroak Zalain auzoan. 11:00 Berako igerilekuan haur eta gazteentzat XXX. Igeriketa Txapelketa. Antolatzailea: Gure Txokoa Elkartea. 12:30 Danborrada Herriko etxea plazatik Altzateko plazara. Entsaioak uztailaren 27 eta 28an 20:00etan Herriko etxea plazan. 13:00 Kukaña Illekuetan. 14:30 Muixte! bazkaria (Berako herri mugimenduak antolatuta) Altzateko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altzateko frontoian). Txartelak salgai Katakun eta Errekalde ostatuetan. Ondotik, poteoa Incansables Txarangarekin. 18:00 Pilotari profesionalen arteko partidak. Eztegara pilotalekuan. Aspeko punta-puntako pilotariak. Sarrera: 25 euro (atzeko paretan 15 euro) Salgai Puri-enean eta Zalainen. 18:00 Haurrentzako ikuskizuna: Dj Porru Altzateko pilotalekuan. 19:00 Kontzertua Altzateko plazan Duo Jade taldearekin. 20:00 Etxera! Elkartasun kalejira Mukixutik Altzateko plazara. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Altzateko karrikan. 00:00 Kontzertua Anari eta Kaskezur taldeekin eta ondotik Tirry Tery dj-arekin. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.
ABUZTUAK 5, LARUNBATA
09:00 Musika Eskolako trikitilariak eta Pandejoleak Suspelan ariko dira, eta Ezpelur gaiteroak Kaule auzoan. 10:00 Plater tiroa, ehiza ibilaldia modalitatean. Ondotik, txistorra eta xingarra denen-tzat. Antolatzailea: Berako Ehiza eta Arrantza Elkartea.11:00-13:00 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 12:30 Erraldoiak eta buruhandiak Ezpelur gaiteroen laguntzarekin ibiliko dira Agerran 13:00 Kukaña, Illekuetan.14:00 Kantu bazkaria Altzateko pilotalekuan (Sarrera: Helduak: 21 euro/ Haurrak: 9 euro). Salgai uztailaren 28ra arte (ortziralea) Agara prentsan eta Labezarren. Antolatzailea: Labiaga Ikastola. 16:00-18:30 Puzgarriak Eztegara pilotalekuan. 18:00 Kukaña, Illekuetan. 19:00 Migattuak Herriko etxea plazan. 19:30 Kontzertua Altzateko plazan Azken trena taldearekin. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al-tzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 00:00 Kontzertuak Altzateko plazan: Petti eta etxeko uzta eta Drumkopters.
ABUZTUAK 6, IGANDEA
09:00 Bera kantari eta Ezpelur gaiteroak Garaitarreta eta Suspelttiki auzoetan ibiliko dira. 12:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Altzatetik Herriko etxera, Incansables Txarangak lagunduta.14:30 Herri bazkaria Herriko etxeko plazan (eguraldi txarra eginez gero, Altza-teko pilotalekuan). Txartelak salgai abuztuaren 1era arte, Errekalde eta Xuga ostatuetan. Txartela: 16 euro. 18:00 Kuadrillen jautsiera. Plazatik plazara. 18:00 Haurrentzako ikuskizuna: Txantxariak (Urtxintxa) Altzateko pilotalekuan.(eguraldi txarragatik, leku honetan herri-bazkaria egin behar izanez gero, ekitaldia Eztegara pilotalekura pasatuko zen). 18:00 Kukaña, Illekuetan. 19:30 Berbena Altzateko plazan Tximeleta taldearekin. 21:00 Dantza herrikoiak Ezpelur gaiteroekin Al-tzateko karrikan. Ondotik Zezensuzkoa aterako da Altzateko karrikan. 23:00 Berbena Altzateko plazan Tximeleta taldearekin. Egun osoan zehar Incansables Txaranga karrikaz karrika ibiliko da.