
Hiru autoren arteko istripua izan da
Foruzaingoak jakitera eman duenez, Doneztebe aldetik Narbarte aldera zihoan ibilgailu batek geldirik zegoen kotxe bat jo du, eta gidaria, gizonezko bat, arin zauritu da eta Doneztebeko Osasun Etxera eraman dute. Kolpearekin, alabaina, geldirik zegoen kotxeko gidaria, Sunbillako 70 urteko emakume bat, larriki zauritua suertatu da eta helikopteroan Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
Istripuko hirugarren autoa momentu horretan N-121-A errepidetik sartu den ibilgailu bat izan da. Zorionez, auto honetako gidaria onik atera da.
Foruzaingoko patruilek zirkulazioa bideratu dute, eta Atestatuen Brigadak hartu du bere gain eginbideen instrukzioa. Suhiltzaileak arduratu dira istripua izan dutenak erreskatatzeaz eta galtzada garbitzeaz.
