Gorroto krimeneko biktimak oroituz, argiztapen berezia eman zioten Baztango Balleko Etxeari

Ttipi-Ttapa 2025eko uztailaren 23a

Atzo, Gorroto Krimenen Biktima izan direnen Nazioarteko Eguna zela eta, Baztango Balleko Etxea urdinez argiztatu zuten elkartasuna adierazteko.

Baztango Balleko Etxea urdinez argiztatu zuten, «intolerantzia kriminalaren eta gorroto delituen biktimen errealitatea ikusarazteko eta horren inguruan kontzientziatzeko» helburuarekin. Horrela, gorroto krimenen biktimen aldeko ekintza sinbolikoa garatzearekin batera, Baztango Udala intolerantziaren kontrako mugimendura batu zen, Tolerantziak gorrotoa itzaltzen du kanpainaren alde egitean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun