Baztango Balleko Etxea laranjaz argiztatu dute elkartasun keinu gisa

Ttipi-Ttapa 2025eko ekainaren 23a

Baztango Balleko Etxea laranjaz argiztaturik

Baztango Balleko Etxea laranjaz argiztatu zuten ekainaren 20an, Facioescapulohumeral Muskulu Distrofiaren Nazioarteko Egunean.

Ekintza sinboliko horren bidez, «muskulu distrofiaren ondorioz pertsona kaltetuek eta haien familiek bizi duten errealitateaz kontzientziatu» nahi izan zutela azaldu dute Balleko Etxetik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun