Ekainaren 14an ospatu dira aurten Nazioarteko Odol Emaileen Eguna eta Espainiako Zeinu Hizkuntzen Eguna. Adonak, Nafarroako Odol Emaileen Elkarteak, «Eskerrik asko odola baino askoz gehiago emateagatik» leloa zabaldu nahi izan du aurten eguna ospatzeko. Eta zeinu hizkuntza arlokoek bertzetik, «gorren hizkuntza, bere erabilgarritasuna eta balioa gizartean zabaltzeko; eta herritar guztiei zeinu hizkuntzak bizitzarako eta elkarbizitzarako hizkuntzak direla jakinarazteko» helburuarekin ospatu dute eguna.
Beraz, bi horiei elkartasuna adierazi nahian, Baztango Udalak Balleko Etxea gorriz argiztatu zuen odol emaileen alde eta berdez zeinu hizkuntzen alde.