Abuztuaren 6an, ‘Aurkituko gaituzuenoi’ ikuskizuna Jon Maiaren eskutik
Gazteluaren suntsipenaren bosgarren mendeurrenaren harira, Abuztuaren 6an, larunbata, 21:30ean ospatuko da mendeurreneko ikuskizun nagusia Amaiurren, gaztelua zegoen tontorraren magalean. Ikuskizunaren izena Aurkituko gaituzuenoi izanen da eta Jon Maia bertsolaria da zuzendaria.
Ikuskizunaren izenak etorkizuneko biztanleei egiten die aipamena eta ikuspegi horrekin atzoko, gaurko eta biharko Euskal Herria barne hartzen dituen kontakizun artistikoa eskainiko du hainbat kultur eremuetako artisten parte hartzearekin. Emanaldi bakarra izanen da eta sarrerak aldez aurretik erosi ahal izateko www.amaiur.eus webgunean egonen dira salgai gaurdanik.