Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Zazpigarren herritar bat deitu dute Aroztegiko auziarengatik deklaratzera

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 29a, 09:00

 Zazpigarren herritar bat deitu dute deklaratzera apirilaren 7an Nafarroako Auzitegi Nagusian Aroztegiko proiektuaren kontra egiteagatik. Honi erantzuna emateko, prentsaurrekoa eginen dute igande arratsaldean Lekarozen egoera azaltzeko eta elkarretaratzea apirilaren 7an 11:30ean Auzitegi Nagusiaren aitzinean, auzipetuari elkartasuna adierazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun