N-121-A

Hasi dira ordezkatzen Belateko eta Almandozko tuneletako haizagailuak

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 1a, 18:30

Oraingo haizagailuek 24 urte bete dituztela eta, halabeharrez, ordezkatzeko tenorea ailegatu zaie. Aste honetan hasi dira haizagailu berriak jartzen eta abendu osoa joanen zaie zaharrak kendu eta berriak jartzeko lanetan. Denera 40 haizagailu dira, 22 Belateko tunelean eta bertze 18 Almandozkoan. Lanak gauez egiten dituzte, 22:00etatik 06:00etara, eta denbora tarte horretan trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun