Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuak 1,2 milioi euroko inbertsioa egin du duela 24 urte martxan paratu zituzten haizagailuak aldatzeko. Bi helburu ditu berriztatzeak; tunelaren barneko kutsadura maila maila apalean mantentzea eta suterik gertatzekotan haizagailuek kea kanporatzea. Izan ere, tunel barneko suteetan, kearen kontzentrazioa da faktore arriskutsuenetako bat.
Azaroaren 25eko gauean hasiko ditu lanak Mariezkurrena enpresak eta 22:00etatik 06:00ak arte lanean arituko dira urtea akitu arte. Trafikoa Belateko portura desbideratuko dute ordu tarte horretan.
Lehenbizi, oraingo aireztapen-sistema desmuntatuko dute eta hondakinen kudeaketarako instalazioetara eraman. Ondotik, haizagailu berriak instalatuko dituzte; 22 Belateko tunelean eta 18 Almandozkoan. Ardatz-biraketako haizagailuak dira, bi aldeetara funtzionatu dezaketenak eta 400 graduko tenperaturak 2 orduz jasan dezaketenak. Instalatu ondotik, funtzionamenduaren probak eginen dituzte.