Hotel Palacio de Arozteguía Baztan Curio Collection by Hilton
Izen hori hartuko du XIV. mendeko Lekarozko jauregiak, «turismo integrala» eskaintzeko, Sabadell bankuko aholkulari eta Palacio de Arozteguía proiektua sustatu duen Salvador Urbistondo enpresariaren hitzetan. 126 logeladun eta lau izarreko hotelarekin batera, 226 etxebizitzako urbanizazioa, golf zelaia, fitness zonaldea, igerilekua, spa&wellness eremua eta lorezaintza eskola bat ere izanen ditu. «Goi mailako» turistentzako eskaintza izanen dela iradoki dute sustatzaileek.