Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aierdik dio Aroztegiko UGPSaren konpentsazio batzordeari «legezko prozedura betetzea exijitu behar zaiola»

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 26a, 09:30

Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria

Jose Maria Aierdi kontseilariak atzo adierazi zuenez, Aroztegiko gune turistikoaren eta hoteleko UGPSaren (Udalez Gaindiko Plan Sektoriala) konpentsazio batzordeak «lege-ordenamendua bete behar du». «Kasu honetan Kontratu Publikoen Foru Legeak eragiten dio kontratazio-prozesuari, eta baldintza-agiriak araudi publikora egokitzeko betebeharra du». EH Bilduren galdera bati erantzunez, «Batzordeari legezko prozedura betetzeko exijitu behar zaio» gaineratu zuen.

Aierdik dio «enpresa honek ez duela bete Kontratu Auzitegiaren eta Administrazioarekiko Auzien Auzitegiaren ebazpen bat, eta Gobernuak Konpentsazio Batzordean duen ordezkaritzak legez ezarritako prozedura hori betetzeko eskatu besterik ezin du egin».

EH Bilduk Parlamentuko osoko bilkuran egindako galdera bati erantzunez, Aierdik honako hau adierazi zuen: «kontua da enpresa honek ez duela bete Kontratu Auzitegiaren eta Administrazioarekiko Auzien Auzitegiaren ebazpen bat, eta Gobernuak Konpentsazio Batzordean duen ordezkaritzak legez ezarritako prozedura hori betetzeko eskatu besterik ezin du egin». Aierdik dioenez, «kasu honetan ez dira betetzen gizarte-irizpideei buruzko oinarrietan zehazten diten baldintzak, baina badago berariazko epai bat, eta Gobernuak Konpentsazio Batzordean hori azpimarratuko du». Kontseilariak adierazi zuenez, «urbanizazio-lanen prozesua gainbegiratzeko administrazio eskuduna Baztango Udala da eta, horregatik, uste dugu Udala dela ebazpen judiziala errekurritzeko eta betearazteko eskumena duena».

«Enpresa hori horrela ari bada, beste ekintza kuasi-mafioso bat da», salatu zuen Adolfo Araizek, eta «ebazpen judizialak ez dituela betetzen».

EH Bilduko parlamentari Adolfo Araitzek adierazi duenez, «berriki jakin dugu enpresak eta konpentsazio batzordeak obren zuinketa sinatu dutela, eta zuk badakizu Administrazioarekiko Auzietako epai batek ezetsi egiten duela Kontratu Auzitegiaren erabakiaren aurkako konpentsazio batzordearen errekurtsoa, lizitazioa bertan behera uzten zuena». «Enpresa hori horrela ari bada, beste ekintza kuasi-mafioso bat da», salatu zuen Adolfo Araitzek, eta «ebazpen judizialak ez dituela betetzen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun