Asteartean Leitzan eta heldu den asteartean Bortzirietan eginen duten bezala, astelehenean, martxoaren 29an, Baztanen bizi diren 80 urtetik goitiko herritarrek izanen dute txertoa hartzeko aukera. Pfizer etxearen lehenbiziko dosia hartuko dute, eta 573 lagunek izanen dute horretarako aukera.
Lehenbiziko dosia martxoaren 29an hartu ondotik, bigarrena apirilaren 19an hartuko dutela aurreikusi dute. Elizondoko Baztan pilotalekuan egina dute hitzordua eta, Baztango Osasun Zentroak adierazi duenez, 573 horietatik txertoa 544 lagunek hartuko dutela espero dute, hau da, %95ak.