Leitzako Udalak jakinarazi duenez, hitzordua hartua zuten hiru lagun ez ziren kiroldegira hurbildu eta 79 urteko beste hiruri deitu zieten haien ordez txertatzeko. Horrekin batera, txertaketa gorabeherarik gabe egin zela gaineratu du. 35ek kotxetik atera gabe hartu zuten txertoa eta udalek antolatutako garraioarekin Leitzako kiroldegira hurbildu zirenak bost izan ziren.