Elizondoko zahar etxeko langileek IDEAren bulegoetaraino eraman dituzte euren aldarrikapenak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 29a, 15:00

Enpresak «langileen aldarrikapenei» eta «herritarren babesei enpresak entzungor egin eta mehatxuekin» erantzun dienez, egoeraren salaketa IDEAk Zizurren dituen bulegoetara eramatea erabaki dute zahar etxeko langileek.

500 lagun bildu zituen ekimen arrakastatsu baten ondotik, IDEA enpresak «ERTE baten mehatxua» eta «Eguberrietako ordainsaria» ez ematearekin erantzun zuen. Zahar etxean egindako aldarrikapenak ikusita eta elkartasun keinuek IDEA enpresaren jarreran «inongo eragin positiborik» ez dutela ikusita, zahar etxeko langileek aldarrikapen hauek IDEA enpresak Zizurren dituzten bulegoetara eraman dituzte. Zahar etxeko langileek argi dute «IDEAk jarrera berdinarekin segitzen badu, bizi dugun egoeraren salaketa behar den leku guztietara eramanen dugu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun