Euskaraldia

Baztango herritarrek 'Euskaraldia Baztanen 15 egun 15 herri' ekimenari eusten diote

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 2a, 16:00

Asteburuan zehar bertze bi herrik igorri dituzte Euskaraldia sustatzeko asmoz herritarrek eginiko argazkiak.

Lehenengo berroetarrek argazkia igorri eta erronka Amaiurko herriari luzatu zion erronka. Ondoren, Lekarozko herritarrek argazkia igorri eta Arraiozko herriari luzatu diote erronka. Ez dadila katea eten!

Bertzalde, ortzirale arratsaldean Euskaraldiako kartelada musikatua eta izen-ematea egin ziren Elizondon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun