Euskaraldia

Iruritako herritarrek ere Euskaraldia Baztan 15 egun 15 herri ekimenean parte hartu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 30a, 13:30

Iruritako herritarrak Euskaraldiko hizkiekin.

Euskaraldia sustatzeko asmoz Baztango herritarrek euskaraldiko hizkiekin argazki bat atera eta sare sozialetan partekatzeari ekin diote. 

Atzo erratzuarrek argazkia atera eta erronka iruritarrei luzatu zieten. Gaur iruritarrek argazkia igorri, eta orain erronka Berroetari luzatu diete. Ea katea ez den eteten!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun