Koronabirusa

Elizondoko eskolako Lehen Hezkuntzako 2. mailako 21 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 28a, 17:40

Elizondoko eskola publikoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako 21 ikasle konfinatu dituzte.

Joan den ortziraleaz geroztik, Nafarroako bertze 670 ikasle konfinatuta daude eta 347 gaur bueltatu dira aurrez aurreko saioetara.

Nafarroako hainbat ikastetxetan 33 ikaslek positibo eman ondotik, joan den ortziralean, irailaren 25ean, 670 ikasle konfinatu zituzten. Tartean ziren, bertzeak bertze, Elizondoko eskola publikoko Lehen Hezkuntzako 2. mailako 21 ikasle. Ortziralean konfinaturikoak gehituta, gaur gaurkoz, 68 ikastetxe publiko eta kontzertatuetako 2.228 ikasle daude konfinatuak, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleria osoaren %3,59.

Batzuk etxera eta bertzeak berrogeialdia egin ondotik klasera. Gaur 347 ikasle aurrez aurreko eskoletara bueltatu dira. Guztira 103 taldetako 2.507 ikasle ikasgelatara bueltatu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun