Koronabirusa

Elizondoko eskolako Lehen Hezkuntzako 14 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 25a, 16:15

Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 14 ikasle dira konfinatuak daudenak.

Gaur gaurkoz, Nafarroan guztira 1.855 ikasle daude konfinatuak

Azken 24 orduetan Nafarroako 11 ikastetxetako 189 ikasle konfinatu dituzte. Gaur gaurkoz, guztira 1.855 ikasle daude konfinatuak, ikastetxe publiko zein kontzertatuetan, haur eta lehen hezkuntzan, dauden guztien %2,99 alegia.

Azken 24 orduetan konfinatutako 189 ikasleen artean 14 Elizondoko eskolako ikasleak dira, Lehen Hezkuntzako borzgarren mailakoak hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun