Koronabirusa

Erratzuko eskolako 12 ikaslek etxean egon beharko dute hurrengo 10 egunetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 18:05

Erratzuko eskolako 12 ikasle etxera bidali dituzte.

Nafarroako Gobernuak prentsa-ohar baten bitartez jakitera eman duenez, azken orduetan 461 ikaslek hartu dute «konfinamendu» agindua Nafarroa osoan, eta horien artean daude Erratzun Haur Hezkuntzako 12 ikasleak. Ohar horrek dioenez, hurrengo 10 egunetan etxean egon beharko dute. Ikusi hemen Nafarroako Gobernuak argitaratu duen informazioa.

Astebete pasatxo bertzerik ez da pasatu ikasle eta irakasleak ikasgelara bueltatu zirenetik eta dagoeneko Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 111 taldetako 2.308 ikasle bakartu behar izan dituzte.

Azken 24 orduetan, hemezortzi ikastetxetako (itunpekoak zein publikoak) 21 gela bakartu behar dituzte, positiboak agertu direlako. Ondorioz, 461 ikaslek ondoko hamar egunetan etxean egon beharko dute. Eskualdekoei begira, Berako Ricardo Baroja eskolako 12 ikasle eta Erratzun Haur Hezkuntzan dauden bertze hamabiak dira etxera bidali dituztenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun