Bortzirietan azken aldian izan diren positibo kopuruaren gorakada dela eta, Ruth Gonzalez Santo Tomas Bortzirietako Osasun Zentroko zuzendariak etxez etxeko zaintzaileen artean agertu den positibo multzoa eta horrek dakarren arazoa aipatu ditu, «adinekoak zaintzeaz arduratzen dira eta bereziki kezkatzen gaitu adinekoak zaurgarriak direlako, eta batetik bertzera kutsa daitezkeelako».
Horrez gain, Osakidetzak eta Osasunbideak informazioa beranduegi partekatzen dutela adierazi du: «Bortzirietako herritar aunitzek PCRak Gipuzkoan egiten dituzte eta horien jakinarazpenak beranduegi ailegatzen zaizkigu Osasunbidera. Hori dela eta, protokoloak behar baino beranduago aktibatzen dira».